XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZABALA - Hori esan egiten duzu, baina egia den jakin egin beharko da.

EDURNE - Egia da. ZABALA - Iñaki ez bada... Bestea izan daiteke.

EDURNE - (Urduri). Zein bestea?.

ZABALA - Zein izango da ba!. Imanol.

EDURNE - Ba!. ZABALA - (Pentsati). Bi aldiz esan duzu Ba!, eta biak desberdinak izan dira.

EDURNE - Desberdinak?. ZABALA - Bai. Azken Ba! honek zerbait berezi eduki du. Halako... ez dakit nola esan... Halako kutsu berezi bat.

EDURNE - Horiek zure asmakizunak dira.

ZABALA - Kontuz, Edurne!. Ni ez nauzu enganiatzen. Txistulari batek jende asko tratatzen du eta ba daki pertsonen barne sentimenduak igartzen. (Miren sartzen da).

EDURNE - (Mireni). Miren, zaude hemen momentu batean. Barrura noa aspirina bat hartzera. (Edurne barrura doa).

ZABALA - Ba dirudi amodioak burukomina ematen duela. Eta... Imanol?.

MIREN - Ba!. Imanol!. ZABALA - Uste nuen zuk eta Imanolek... MIREN - Erraturik zaude, Zabala.